Elia Barceló
(Elda, Alicante, 1957) espainiar narrazioaren egile moldakorrenetako bat da, eta literatura fantastikoaren eta zientzia-fikzioaren egile nabarmenetako bat. Hogeita hamar eleberri baino gehiago eta istorio ugari plazaratu ditu, helduentzat zein gazteentzat. Horien artean, azpimarratzekoak dira “El mundo de Yarek”, “Consecuencias naturales”, “El efecto Frankenstein” eta “La noche de plata”. 2020an Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen, “El efecto Frankenstein” lanarengatik. Eleberri beltza ere idatzi du, eta hain zuzen ere, genero horretakoa da Santa Rita bilduma. “Cita con la muerte” dugu sagako laugarren eta azken liburua, eta 2025ean argitaratu zen. Haren lanak hogei hizkuntza baino gehiagotan argitaratu dira
©Maximilian Autengruber