Eduardo Sáenz de Cabezón
(Logroño, 1972) matematikaria, ikertzailea eta dibulgatzaile zientifikoa da. Errioxako Unibertsitatean irakaslea da, eta aljebra konputazionalaren inguruko ikerketa egiten du bertan. FameLab España bakarrizketa zientifikoen lehiaketa irabazi zuen 2013an, Big Van Ciencia taldearen sustatzaileetako bat da, eta “Derivando” YouTube kanalaren sortzailea ere bai. Orobat, RTVEren La 2 katean “Órbita Laika” saioa aurkezten du 2019az geroztik. Saioa dibulgazio zientifikora dedikatuta dago. Gainera, hainbat liburu argitaratu ditu: “Inteligencia matemática”, “El árbol de Emmy”, “Apocalipsis matemático” eta “Invitación al aprendizaje”.
©Universidad de La Rioja