Andrei Kurkov

(Leningrado, 1961). Zazpi urte zituela hasi zen idazten, hiru hamsterretatik bi hil zitzaizkionean biziraun zuenari bakartasunari buruzko poema bat idaztea erabaki zuenean. Garai hartan oraindik ere Lenini buruzko testuak idazten zituen, jasotako hezkuntza sobietarraren eraginez. KGBren japoniar itzultzailea izan zen eta Odesako presondegian zaintzaile-lanetan zebilen haurrentzako lehenbiziko obrak idatzi zituenean. Hogei bat nobela, haurrentzako liburuak eta makina bat dokumental idatzi ditu. Haren obra hogeita hamar inguru hizkuntzetara itzuli da. Sobietar Batasunaren osteko garaien aditua da eta mundu osoko komunikabideetan Ukrainako errealitatearen berri ematen du. ‘Muerte con pingüino’ (Pinguinoarekin heriotza) nazioarteko best seller-a idatzi zuen. Umore beltza eta Sobietar Batasunaren osteko garaia nahasten dituen obra hau Blackie Books-ek berrargitaratu zuen 2018an. Gauza bera egin du argitaletxeak argitaratu berri duen bigarren liburuan: ‘El jardinero de Ochanov’  (Ochanov-eko lorezaina).

Bideoak

De Chernóbil al ocaso soviético

Podcast-ak

De Chernóbil al ocaso soviético