Bárbara Goenaga
(Donostia, 1983) aktorea eta aurkezlea da. ETBn lanean hasi zen oso gaztetan, eta “Goenkale” telesailarekin egin zen ezagun. Hainbat filmetan parte hartu du, hala nola “Los cronocrímenes”, “Oviedo Express” —aktore berri onenaren Goya sarira izendatu zuten film horrengatik— eta “La buena nueva”. Telesailetan ere lan egin du; besteak beste: “Cuéntame cómo pasó” eta “Supernormal”. Azken urteotan, ordea, bestelako proiektuetan aritu da. “¿Te quedas a leer?” literatura-podcasta aurkezten du Esti Gabilondorekin batera, EL TERRATek PlanetadeLibros webgunearentzat ekoizten duena, eta “Señoras con visón” bideopodcasta ere eskaintzen dute elkarrekin.