Dolores Redondo
(Donostia, 1969) “Trilogía del Baztán” bildumaren egilea da. “El guardián invisible”, “Legado en los huesos” eta “Ofrenda a la tormenta” liburuek osatzen dute, eta gaztelaniazko literaturaren fenomeno handienetako bat bilakatu da. Horrez gain, “Todo esto te daré” (2016ko Planeta Saria) eta “La cara norte del corazón” eleberriak ere idatzi ditu. 2022an “Esperando al diluvio” plazaratu zuen, eta 2024an, berriz, “Las que no duermen NASH”. Eleberri biak “Los Valles Tranquilos” unibertsoaren lehenak dira. Haren lanak 38 hizkuntzatara itzuli dira, eta horietako hainbat baita zinema eta telebistarako egokitu ere. Azken eleberria “Todas las noches, todas las ciudades” dugu, eta Planeta argitaletxeak plazaratuko du 2026ko urrian.