Eduardo Torres-Dulce

Eduardo Torres-Dulce

(Madril, 1950) Zuzenbidean lizentziatua Unibertsitate Complutensean. Estatuko eta Konstituzio Auzitegiko fiskal nagusia izan zen. Zuzenbidea, irakaskuntza eta idazketa uztartu ditu. Nickelodeon aldizkariko erredaktore-taldean egon zen, zinema-kritikaria da Expansión egunkarian eta Fuera de Serie magazinean kolaboratzen du. Eskolak eman ditu Madrilgo Zinema Eskolan eta Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza Fakultatean. Ohiko kolaboratzailea zen Jose Luis Garcik zuzendutako ‘¡Qué grande es el cine!’ (RTVE) programan, eta harekin, Luis Alberto de Cuenca eta Inocencio Arias solaskideekin, Luis Herrerok esRadio katean zuzendutako ‘Cowboys de Medianoche’ irratsaioan tertuliakide da duela hogei urte baino gehiagotik. Torres-Dulcek zinemari buruzko hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste: ‘Jinetes en el cielo’, ‘Los amores difíciles’, biak Notorious argitaletxeak plazaratutakoak, eta ‘El asesinato de Liberty Wallace’ (Hatari Books, 2020).

© jeosm

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.