Estíbaliz Gabilondo
(Donostia, 1976) aktorea, kazetaria eta gidoilaria da. Zineman eta telebistan lan egin zuen, eta “Caiga quien caiga” saioko lehen emakumezko kazetaria izan zen. Hainbat saio aurkeztu ditu, hala nola “Vaya semanita” eta “Reiniciando”, eta gidoilaria ere izan da, “¿Quién quiere casarse con mi hijo?”, “Un príncipe para…” eta “El jefe infiltrado” saioetan, besteak beste. Halaber, irratian eta prentsan kazetari aritu da, eta “A un palmo del suelo” (2026) eleberria idatzi du. Gaur egun, “¿Te quedas a leer?” literatura-podcasta aurkezten du Barbara Goenagarekin batera, EL TERRATek PlanetadeLibros webgunearentzat ekoizten duena, eta “Señoras con visón” bideopodcasta ere eskaintzen dute elkarrekin