Pantomima Full

Alberto Casado eta Rober Bodegas komikoek Pantomima Full duoa osatzen dute. La Sextako ‘Sé lo que hicisteis’ programan ezagutu zuten elkar, gidoilari-lanetan zebiltzala. Urbanita arrunta, 20-40 urte bitarteko belaunaldia, parodiatzen duten esketxeak egiten dituzte, eta sare sozialetan zein Espainiako antzerki-biretan arrakasta izan dute.  Alberto Casado komikoa, gidoilaria eta ´Se lo que hicisteis’, ‘¿Qué esta pasando?’ eta ‘Ese programa del que usted me habla’ saioen aurkezlea da. Rober Bodegas, berriz, barne-diseinatzaile izateko bidean zen, La 1ko ‘El Rey de la Comedia’ saioa irabazi zuenean. Comedy Central saioko komiko garrantzitsuenetako bat da eta ‘Ilustres Ignorantes’ (Canal+), ‘Sé lo que hicisteis’ (La Sexta) eta  ‘Hazte un Selfi’ (Cuatro) umorezko telebista-saioetan agertu da.

Bideoak

Pantomima Full

Podcast-ak

Pantomima Full


logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.