Sara García Alonso
(León, 1989) ikertzaile zientifikoa da Ikerketa Onkologikoko Zentro Nazionalean (CNIO) eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) erreserbako kide ere bai, 2022az geroztik. Agentziako postu hori izatea lortu zuen lehen emakume espainiarra izan zen. Bioteknologian lizentziatu zen Leóngo Unibertsitatean, eta haren promozioko lehena izan zen. Salamancako Univertsitatean doktoretza egin zuen, cum laude izendapenarekin, eta Medikuntza-tesi onenaren Ezohiko Saria lortu. Haren lan-ibilbidea ikerketa onkologikoan oinarritu da batez ere. Medikuntza pertsonalizatuko proiektuak zuzentzen ditu, eta minbiziaren kontratu tratamendu berriak aztertu. Aldi berean, Astronauten Europako Zentroan prestakuntza berezia jasotzen du, Kolonian (Alemanian), eta dibulgazioan gogor aritzen da, batik bat gazteei zuzenduta. 2025ean, lehen liburua argitaratu zuen: “Órbitas”.