ERAKUSKETAK

SAUL STEINBERG, EL SIGNO ERRANTE

Bizkaia Aretoa · Axular aretoa

Urriak 2/31 2025
SARRERA LIBREA

Astelehenetik ostiralera: 08.00etatik 20.00etara
Larunbat eta jaiegunetan: 10.00 – 14.00 / 16.00 – 20.00
Igandea: 10.00 – 14.00

Expo Saul Steinberg

Saul Steinberg (Râmnicu Sărat, Errumania, 1914 – New York, 1999) artista berdingabea da, eta tximeleta-sarearekin galdera ikurra harrapatu nahian marraztu zuen gizontxoaren grinak bere obraren izaera azaltzen du. Steinberg bereziki ezaguna izan zen ‘The New Yorker’ aldizkariaren azaletan eta barruko orrietan argitaratu zituen irudiengatik, eta, izatez, «idazle marrazkilaria da»: ikur, genero eta mugen artean berezko hizkuntza sortu eta “irakurlearekin” elkarrizketa irekia mantentzen duen artista.

Bere bizitza, garaia eta nortasuna izaera aldakorreko obra batek islatzen ditu, eta bereizgarri horri egiten dio aipamena erakusketaren izenak: ‘Saul Steinberg, el signo errante’. Alicia Chillidaren izen bereko saiakeratik dator, Francesca Pellicciari, Manuel Fontán del Junco eta Aida Caparekin batera gonbidatutako komisarioa, ‘Saul Steinberg, artista’, egileari orain arte eskainitako atzera begirakorik handiena, Juan March Fundazioak 2024an antolatua eta erakusketa honen jatorria.

Saul Steinberg, el signo errante’ erakusketak, hamar gune tematiko dituenak, artistaren bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, grabatuak, collageak, aldizkariak, liburuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta hiru dimentsiotako obrak. Haren lanetan umore fina, ikerketa ludikoa eta kritika burutsua nahasten ditu, ondare oparoa bezain poliedrikoa sortuz.

Erakusketako obra guztiak Juan March Fundazioaren bildumakoak dira, eta duela gutxi The Saul Steinberg Fundazioaren dohaintza garrantzitsua jaso du. ‘Saul Steinberg, el signo errante’ Ja! Jaialdiak eta Juan March Fundazioak batera produzitu dute, The Saul Steinberg Fundazioaren laguntzaz eta Iberdrolak babestuta.  

Katu behatzaileen, krokodilo tiranikoen, anana mehatxarien, mozorro adierazkorren, irudizko hiri-mapen eta zeinu labirintoen ikonografia zirraragarrian murgiltzera animatzen zaituztegu, non irudiak hitz bihurtu eta, aldi berean, arkitekturan itxuraldatzen diren.

Steinbergen unibertso grafikoa berezia da: lerro bakoitzak pentsatu egiten du, eta forma bakoitzak istorio bat kontatu.

JAVIER JAÉN x THE NEW YORKER METRO BILBAON

Indautxu / Cruces

2025eko urria

Zazpikale (Unamuno)

Noviembre 2025

Moyúa

2025eko abendua

Jaialdiaren konplizea da 2022az geroztik, urte horretan eskaini baikenion bere lehen atzera begirakoa, Lehen asalto, Javier Jaen artista grafikoak berriz ere parte hartuko du Ja! 2025, eta ez bakarrik edizioko kartelaren egile gisa.

‘Javier Jaén x The New Yorker ‘erakusketak ehun urtetik gorako aldizkarirako sortutako lanetako batzuk biltzen ditu.

Metro Bilbaoko hainbat geltokitan ikusi ahal izango da urriaren 1etik 2025aren amaiera arte.

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.