Franz Kafkaren mendeurrena ospatzeko erakusketa kolektiboa antolatzen ari gara. 2024ko Europako erakusketarik handienetako bat izango da. ‘Kafka Kaleidoskopioa’ izenburupean, erakusketak txekiar egile bikainaren bizitza eta obra erakutsiko dizkigu hogeita hamar artistaren ikuspegitik: Robert Crumb, Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Luis Scafati, Peter Kuper, Renáta Fučíková, Fernando Falcone, Tavo Montañez, Tom Gauld, Nicolas Mahler, Jaromír 99, Federico Delicado, Antonio Santos, Tomas Hijo, Sara Morante, David de las Heras, Manuel Marsol, Manu Quintero, Miguel Almagro, Rodrigo Cortés, Caroline Leaf, Kōji Yamamura, Javier Jaén, Javier Olivares, Joaquín Pertierra, Alex Orbe eta Asier Sanz

Interesgarria izango da obren gaineko —‘Metamorfosia’, ‘Gaztelua’, ‘Prozesua’, ’Sugilea’, ‘Gosearen artista’, besteak beste— interpretazio desberdinak alderatzea, baita Kafkaren beraren gainekoak ere.

Erakusketak obra eta material originalak, erreprodukzioak eta ikus-entzunezkoak bilduko ditu, eta, horrez gain, unibertso kafkiarrean oinarritutako objektuak sortuko ditugu. UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Axular, Etxepare eta eranskinetan (250 metro karratu) egongo da ikusgai, urrian, eta sarrera doakoa izango da.

Erakusketatik hautatutako hamar irudi (Kafkaren erretratuak) formatu handian ikusiko dira Bilboko metro-geltokien atondoetan (Alde Zaharra/ San Mames/ Abando), urrian eta azaroan.