Álex de la Iglesia

Zuzendari, ekoizle eta gidoilari bilbotarra komikien marrazkigile moduan eman zen ezagutzera, laurogeigarren hamarkadan erdialdera, Deustuko Unibertsitatean Filosofia ikasten ari zen bitartean.  Zuzendari artistiko moduan hainbat lan egin eta gero, ‘Mirindas asesinas’ film labur mitikoa zuzendu zuen. Haren originaltasun eta talentuarekin asko geratu ziren liluratuta, horien artean Pedro Almodóvar, ‘El Deseo’-ren bitartez haren lehenengo film luzearen ekoizlea izango zena: ‘Acción mutante’. Harrezkero, Álex de la Iglesiak gaur egungo zineman oso film enblematikoak egin ditu: El día de la bestia’, ‘Perdita Durango’, ‘La comunidad’, ‘Balada triste de trompeta’, ‘Las brujas de Zugarramurdi’ edo ‘Perfectos desconocidos’, besteak beste. Bi eleberri ere argitaratu ditu: ‘Payasos en la Lavadora’ eta ‘Recuérdame que te odie’. 

Bideoak

Álex de la Iglesia – PREMIO BBK Ja!

Podcast-ak

Álex de la Iglesia – PREMIO BBK Ja!


logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.