Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

(Asteasu, Gipuzkoa, 1951) Ekonomian lizentziatua Sarrikoko Unibertsitatean (UPV/EHU). Lan desberdinetan aritu zen, 80ko hamarkadaren hasieran literaturaz bakarrik bizitzea lortu zuen arte. Eleberriak, poesia, antzerkia, entsegua eta haur-literatura idatzi ditu. Lan guztiak euskaraz plazaratzen ditu aurrena, eta gaztelaniara itzuli gero, askotan hark berak. Haren lanen artean, nabarmentzekoak dira ‘Obabakoak’ (1989, Euskadi Saria eta Narrazio Sari Nazionala), ‘Soinujolearen semea’ (2004), ), ‘Siete casas en Francia’ (2009) eta ‘Días de Nevada’ (2013, Euskadi Saria). Atxagaren bibliografia hogeita hamar hizkuntzetan baino gehiagotan irakur daiteke, eta zinemara ere eraman izan dute; besteak beste, Montxo Armendarizek (‘Obaba’, 2005). Euskaltzaindiako kidea eta erakundeak argitaratzen duen ‘Erlea’ kultur aldizkariaren zuzendaria da. Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala lortu zuen 2019an, «haren ekarpena funtsezkoa izan delako euskara eta gaztelania modernizatzeko eta nazioartera zabaltzeko».

Bideoak

Bernardo Atxaga

Podcast-ak

Bernardo Atxaga

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.