Gisela Baños
Gisela Baños fisikari teorikoa, idazlea, zuzentzailea eta zientzia, teknologia eta zientzia-fikzioaren alorretako dibulgatzailea da. Leipzigeko Unibertsitatean fisika ikasi zuen, eta hamarkada bat baino gehiago aritu da zientzia-fikzioaren historia ikertzen eta generoaren analisi kritikoa egiten, batik bat zientziarekin duen loturari eta mundu garaikideaz hausnartzeko duen ahalmenari dagokienez. Horrez gain, hainbat aldizkarirekin kolaboratu du, hala nola Muy Interesante, Astronomía eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Cuaderno de Cultura Científica, eta RNEren “Cruce de cables” irratsaioan kolaboratu ohi du. Adimen artifizialaren historia azaltzen duen “El sueño de la inteligencia artificial” liburua plazaratu du (Shackleton Books), eta sare sozialetan ere zientzia-dibulgazioan aritu ohi da.
© Cortesía de Fundación Telefónica. Fotografía de Javier Arias