Hidrogenesse
Hidrogenesse pop elektronikoko bikote bat da, eta 1997an sortu zuten Carlos Ballesterosek eta Genís Segarrak Bartzelonan. Haien musikak elektronika, umorea eta erreferentzia literario eta artistikoak konbinatzen ditu. Haien lanen artean, nabarmentzekoak dira “Animalitos”, “Un dígito binario dudoso. Recital para Alan Turing” eta “Joterías bobas”. Halaber, erakusketetarako musika idatzi dute, baita film eta telesailetarako ere, hala nola Nacho Vigalondoren “Daniela Forever” eta “La Mesias” telesaileko Stella Maris taldearen abestiak. Horrez gain, Austrohungaro zigilu independentea zuzentzen dute. 2000. urtean sortu zuten, eta musika-edizio eta -ekoizpenean lan handia egin dute. 2026an “Variaciones Pombo” plazaratu dute, Alvaro Pomboren olerkietan oinarritutako diskoa, alegia.
©Hidrogenesse