Javier Olivares
(Madril, 1964). Ilustratzailea eta komikigilea; 80ko hamarkadan hasi zen Madriz aldizkarian, eta harrezkeroztik, El País Semanal aldizkarian eta El Mundo eta The Boston Globe egunkarietan idatzi eta haur eta helduentzako ilustrazioak egin ditu. Haren komiki ezagunenak dira Cuentos de la estrella legumbre, La caja negra eta Las crónicas de Ono eta Hop. Eta Santiago García gidoilariarekin argitaratu ditu El extraño caso del Doctor Jekyll y Míster Hyde, Las meninas eta La cólera. Hain zuzen, azken horrekin jaso zituen 2020ko komikian espezializatutako CEGAL liburutegi-sarearen obra nazional onenari saria, Lorna Saria eta Aragoiko komikiaren eta Dolmen aldizkariaren kritikaren sariak. Fernando Marías idazlearekin kolaboratu du El silencio se mueve eta Prisioneros de Zenda liburuetan. Arthur Conan Doyleren El perro de los Baskerville, Charles Dickensen Cuentos de Navidad obraren edizio berria, Valle-Inclánen Luces de bohemia, H. P. Lovecraft-en El extraño caso de Charles Dexter Ward eta Bram Stoker-en Drácula ilustratu ditu, eta Efectos secundarios komiki kolektiboan idatzi du. 2023an, El enigma Pertierra argitaratu du Astiberrin, Fernando Maríasekin egindako obra, Ja! jaialdiaren izen bereko erakusketaren luxuzko katalogoa.