Mónica Crespo
(Bergara, Gipuzkoa, 1974) idazlea da, baina idazketa sortzailea ere irakasten du. Izan ere, UNEDen irakasle-tutorea da. Horrez gain, literatura-topaketak antolatu eta dinamizatu ohi ditu. “Las madres secretas” liburuarekin, Kontakizun Liburu Onenaren XV. Setenil Saria eta 40. Tigre Juan Saria irabazi zituen. Espainian, Base argitaletxeak plazaratu zuen 2017an, eta Argentinan, berriz, Dualidad argitaletxeak, 2022an. Haren kontakizunak portugesera eta ingelesera itzuli dituzte, eta hainbat literatura-aldizkaritan argitaratu; besteak beste: Ploughshares (Boston), Exile Quarterly (Kanada), Massachusetts Review (Massachusetts) eta Versalete (Universidade Federal do Paraná, Brasil). Bestalde, hainbat antologia kolektibotan parte hartu du, hala nola “Madres que cuentan. Conversaciones con 16 autoras sobre escritura y maternidad” (Ediciones La Tormenta, 2024).