Pablo Berger
Pablo Berger bilbotarrak 1988an hasi zuen bere karrera zinematografikoa ‘Mamá’ film laburrarekin, eta, haren bidez, New Yorken zuzendaritza zinematografikoko ikasketak egiteko diru-laguntza lortu zuen. AEBtako egonaldian, Emmy sarietara izendatua izan zen ‘Truth and Beauty’ film laburra zuzendu zuen, New York-eko Zinema Eskolan eskolak eman zituen eta Cambridge, Princeton eta Yale unibertsitateetan ikastaroak zuzendu zituen. Espainian egin zuen lehenengo film laburrarekin, ‘Torremolinos 73’, nazioarteko jaialdi ugari konkistatu zituen. Haren bigarren film mutuak, zuri beltzean filmatu zuen ‘Blancanieves’ izenekoak, hamar Goya sari jaso zituen, film eta zuzendari onenari sariak barne. Haren azkeneko lana da ‘Abracadabra’ komedia.