Susanna Clarke

Susanna Clarke

(Nottingham, 1959). Oxford Unibertsitatean lizentziatu zen, eta ingeles-irakaslea izan zen Turinen eta Bilbon, Cambridgen editore hasi aurretik. 2004an argitaratu zuen lehen eleberria: Jonathan Strange y el señor Norrell. Fenomeno editorial handia bihurtu zen. Izan ere, lehen edizioan lau milioi ale saldu zituen, hogeita hamabi hizkuntzetara itzuli zuten, Hugo Saria eta World Fantasy Award Eleberri Onenaren Saria jaso zituen, eta AEBetako liburu-saltzaile independenteek Urteko Eleberri izendatu zuten. 2015ean, telebistarako egokitu zen, eta BBC katea igorri zuten telesaila. Eleberriak xehetasunez betetako unibertso fantastikoa irudikatzen du, eta modu miresgarrian nahasten ditu magia, historia eta umorea. Gainera, Neil Gaiman idazlea buru duen jarraitzaile-taldea dauka. Hasiera arrakastatsu horren ondoren, 2007an Las Damas de Grace Adieu argitaratu zuen. Liburuak hainbat kontakizun biltzen ditu, eta Clarkeren bereizgarri den ironiaz betetako mundu imajinario horretan kokatzen da. Zenbait urte beranduago, 2020an, azken eleberria argitaratu zuen: Piranesi Salamandra argitaletxeak plazaratu ditu hiru liburuak.

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.