Jaialdiaren hamahirugarren ekitaldia Bilbon egingo da, 2022ko irailaren 29tik urriaren 11ra. Eta, ospatzeko, geure buruari, zorte txarrari eta zenbaki horri lotutako superstizioari egingo diogu barre. Horrela erakusten du Javier Jaén diseinatzaileak edizio honetarako egindako kartelak («Ja-Ja en el Ja!», hark berak esandakoaren arabera). Jaialdian, Javier Jaén ilustratzaile grafiko eta artista ospetsuaren atzerabegirako erakusketa anbiziotsua ikusiko

Jaialdia
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia kultur ekitaldia da. Umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta. 2010az geroztik, udazkenaren hasieran egiten da, eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat. Jaialdiak egitarau zabala du, eta hausnarketarako eta jostaketarako espazioa ere bai.