Ane Gebara
2016an hasi zen ipuin-kontalarien mundua aztertzen; lehenbizi, Madrilgo Ipuin Kontalarien Eskolan, eta, ondoren, Héctor Uri narratzailearekin. 2017an, Ordiziako Ahoz Aho lehiaketan parte hartu zuen eta harrezkeroztik ohikoa da jaialdian. Urte horretan bertan, helduentzako ipuinak kontatzen hasi zen, Gazte Sortzaileak bekari esker. Itziar Rekalderekin ‘Harriak kontatu didatena’ ikuskizuna sortu zuen. 2019an, Marta Alzaterekin ‘las Marchanillas’ taldea osatu eta ‘Ardi latxa oihanean galdu zenekoa’ txotxongilo-ikuskizuna plazaratu zuten. 2018an, Gazte Sortzaileak bekari esker, antzerkira egin zuen salto eta Josune Velez de Mendizabalekin eta Jason Guerrarekin ‘Kittorik ez!’ antzezlana sortu zuen.