Dozena bat jaialdi, arrautzen pare. Jaialdiko kartelean Ja! irakurtzen zen, eta harridura-markaren tokian xiringa bat zegoen, ez jonki batena, pandemiaren kontrako txertoarena baizik. Edizio hartan «umore immunea» izan zen leloa. Frantziako hiru egile ospetsu izan genituen: Hervé Le Tellier, Mathias Enard (bigarrenez) eta Philippe Lançon idazlea. Hunkigarria izan zen azken honek ‘Charlie Hebdo’-ren atentatua soseguz gogoratu zuenean, César Cocak elkarrizketatu zuzenean. Bizipozaren arkitekto jakintsua den Oscar Tusquets ere etorri zen gurera, eta, jaialdiari amaiera emateko, Bob Pop, lagun dugun Edu Galán eta Maruja Torres maitea izan genituen Filarmonika Aretoan. Tokia beteta kartel bedeinkatua jarri ahal izan genuen azkenean ere.