(Pazos Hermos, Ourense, 1973) Margolari, idazle eta musikari izan nahi zuen: gaur egun, guztia batera egiten du, zineman diharduenean. Robert de Niroren eta Sigourney Weaver-en zuzendari-lanak bete ditu ‘Luces rojas’ filmean; Ryan Reynolds-enak, ‘Buried’ filmean, eta Uma Thurman-enak, ‘Blackwood’ filmean. Delirio argitaletxean, «aforismoen kontrako, kontakizun laburren  eta eskuzko puzgailuen» bi bilduma, ‘A las 3 son las 2’ eta ‘Dormir es de patos’, eta ‘Sí importa el modo en que un hombre se hunde’ eleberria argitaratu ditu. ‘Cuentos telúricos’ (2024) da haren azken liburua, Random House argitaletxeak plazaratutakoa. Argitaletxe berarekin argitaratu ditu ‘Los años extraordinarios’ eleberria eta ‘Verbolario’ hiztegi satirikoa ere, kolaboratzaile den ABC egunkarian 2015az geroztik idazten duen izen bereko atalean sortutakoa. Egunkari horretako orrialdeetan ere idatzi ohi du. 2024an, Mariano de Cavia kazetaritza saria jaso zuen. Zinemaz, literaturaz eta musikaz hitz egiten du gaur egun gehien entzuten diren podcastetako bitan: ‘Todopoderosos’ eta ‘Aquí hay dragones’, Arturo González-Camposekin, Javier Cansadorekin eta Juan Gómez-Juradorekin batera.

© Irene Medina

Bideoak

Bromas privadas

Considérame un sueño

Rodrigo Cortés: Verbolario

Podcast-ak

Bromas privadas


Considérame un sueño

Rodrigo Cortés: Verbolario


logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.