Bilbon jaio zen, 1960an. 1985ean, aktore-lanetan hasi zen Maskarada taldean (antzerki independenteko konpainia), eta han ekin zion idazle-lanari ere. Harrezkeroztik, antzerki-obrak idatzi, interpretatu eta zuzendu ditu. Aitor Mazo, Lander Iglesias eta hiruek Txirene konpainia sortu zuten. 2000.urtean, Tartean antzerki-proiektua sortu zuen Mikel Martinezekin eta Jokin Oregirekin, eta, urtebete beranduago, Mikelekin ‘ez dok Hiru Bikoteatroa’. Duo artistikoa sortu zutenetik antzerki-obra ugaritan parte hartu dute. Antzezlanak sortu, ekoiztu eta antzeztu dituzte, ‘Euskara Sencilloaren Manifiestoa’ eta ‘Desentxufatuak’, kasu. Hamarkada batean, antzerkiko aktore- eta egile-lanekin uztartu zuen gidoigintza, eta, besteak beste, ‘Ertzainak’ eta ‘Goenkale’ telesailen gidoiak idatzi zituen. Aitor Mazorekin ‘La máquina de pintar nubes’ eta ‘Bypass’ filmak idatzi eta zuzendu zituen.

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.