Cecilia Dreymüller
Nohn-en (Eifel, Alemania) jaio zen 1962an, eta hogei urte baino gehiago daramatza Espainian. Filologia Hispanikoan doktorea, Alemaniako eta Europaren Erdialdeko literaturan aditua, literatur kritikaria eta itzultzailea da. Bartzelonako Pompeu Fabra eta Goethe-Institut unibertsitateetan irakasle aritu da. Süddeutsche Zeitung eta Deutschlandfunk egunkarietan lan egin du, eta ABC egunkariko ABC cultural eta El País egunkariko Babelia kultura-eranskinetan parte hartu ohi du. Halaber, liburu hauek idatzi ditu: ‘Incisiones. Panorama crítico de la narrativa en lengua alemana desde 1945’ (Galaxia Gutenberg, 2008) eta ‘Confluencias. Antología de la mejor narrativa alemana actual’ (Alpha Decay, 2014). Peter Handke-ren obran aditua da, eta, hain zuzen, idazlearen hainbat liburu itzuli ditu eta ‘Peter Handke y España’ (Alianza Literaria, 2017) argitaratu. 2018an, Tresmolins argitaletxea sortu zuen, Espainian literatura alemana zabaltzeko asmoz.