Jonathan Coe
(Birmingham, 1961) Cambridge-ko Trinity College-n ikasi zuen, eta Ingeles literaturako doktoretza lortu zuen Warwick-eko Unibertsitatean; erakunde horretan irakasle-lanetan jardun zuen. Hainbat eleberri idatzi ditu, askotan, politikarekin lotuak –politikari kritika garratzarekin heltzen dio, satiratik–: ‘¡Menudo reparto!’, ‘El Club de los canallas’ («eleberri koloretsuena urte ilunenetan», Rodrigo Fresán-en iritziz), ‘El Círculo Cerrado’, ‘La lluvia antes de caer’, ‘La espantosa intimidad de Maxwell Sim’, ‘El número 11’, ‘Expo 58’ («Graham Greene-k idatziko zukeen eleberria, baldin eta erabat nostalgiko egon zitekeen Evelyn Waugh behar baino gehiago irakurri izan balu», Laura Fernándezen iritziz), ‘El corazón de Inglaterra’ edo, oraintsuago, ‘El señor Wilder y yo’. Haiek guztiak Espainian argitaratu ditu Anagramak.
Podcast-ak
Jonathan Coe
Jonathan Coe V. O.