Juan Villoro
(Mexiko Hiria, 1956) Narratzailea, saiakera-idazlea, kazetaria eta antzerkigilea. Egungo egilerik garrantzitsuenetako bat da Latinoamerikako literaturaren barnean. Luis Villoro filosofoaren semea da, eta Soziologia ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Autonomo Metropolitanoan. Monterrosoko literatura-tailerrean ikasi zuen, eta 80ko hamarkadan, Mexikoko Enbaxadaren agregatu kulturala izan zen Berlinen. The New York Times, Letras Libres, El País eta El Mercurio egunkarietan idatzi du, eta La Jornada Semanal kultura-eranskina zuzendu zuen. Literaturako irakaslea izan da bere unibertsitatean, eta baita Yale, Princeton, Standford eta Pompeu Fabra unibertsitateetan ere. 2004ko Herralde Saria irabazi zuen ‘El testigo’ lanarekin. Egile oparoa da, eta haren obren artean daude ‘El disparo de argón’, ‘Arrecife’, ‘La tierra de la gran promesa’ eleberriak, Los culpables kontakizun-liburua eta ‘¿Hay vida en la Tierra?’ kazetaritza-artikuluen bilduma. ‘La figura del mund’o (Random House, 2023) eta ‘No soy un robot’ (Anagrama, 2024) dira haren azken obrak.
Podcast-ak
Humor América