Bosgarren edizioan Julian Barnes izan zen saritua. Britainiar perfektua da, adeitsua eta irribarretsua. ‘El loro de Flaubert’ eleberri famatua idatzi zuen eta, haren omenez, monokuloa eta onddo-txapela daramatzan papagai koloreaniztuna erabili genuen. Gure jatetxe babesleetan asko gozatu zuen gastronomo on bat da, Isabel Coixeten antzera. Emmanuel Carrère eta Jean Echenoz, literaturazaleak izateaz gainera adiskideak ere badirenak, berriketan aritu ziren. Lionel Shriver ere izan zen gurean, eta Luis Goytisolo aurrez aurre ezagutzea ohorea izan zen. Elkarrizketaren egunean albiste txar bat jaso zuen ordea: arreba hil zitzaion. Alabaina, ez zuen ekitaldia bertan behera utzi nahi izan, eta itxurak gorde zituen eszenatokian, haren xarma atseginarekin.