Antonio Fraguas (Madril, 1942-2018). TVEn lan egin zuen 1973ra arte. Urte horretan hasi zuen umore grafikoari eskainitako lanbide-ibilbide luze eta oparoa. Kolaborazioak egin zituen Diez Minutos, Hermano Lobo, Por Favor eta El Jueves aldizkarietan, besteak beste. 1995az geroztik egunero txiste bat argitaratu zuen El País egunkarian. Irrati-programetan parte hartu zuen eta bi film eta telebistarako umorezko lau serie zuzendu zituen. 1972an,  El libro de Forges plazaratu zuen. Horren atzetik milaka titulu etorriko ziren. Sari garrantzitsuak jaso zituen haren obra izugarriaren aitorpen gisa. Forges goi-mailako artista bat izan zen, hizkuntza-sortzailea ere bai, eta haren umore bikainak luzaroan iraungo du gure artean. 

Bideoak

El humor gráfico y la sátira política

Forges 50 Aniversario

Podcast-ak

50 Aniversario Forges


El humor gráfico y la sátira política


Forges inolvideibol