(Bartzelona, 1960) Filologian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Literatura-edizioan eta kritika kulturalean jardun du. Círculo de Lectores klubaren liburu-bilduma unibertsala eta Espainiako Errege Akademiaren Liburutegi Klasikoa koordinatu ditu, eta Elias Canetti, Franz Kafka, Juan Carlos Onetti, Nicanor Parra eta Rafael Sánchez Ferlosio egileen obra osoen kargu egin da. Kritikari eta artikulugile gisa egindako lanaren zati bat ‘Trayecto. Un recorrido crítico por la reciente narrativa española’ (Debate, 2005) eta ‘Desvíos. Un recorrido crítico por la reciente narrativa latinoamericana’ (Ediciones UDP, 2006) liburuetan dago jasota. Duela gutxi argitaratu du ‘Una vocación de editor’ (Gris Tormenta, 2020), haren lagun handia izan zen Claudio López de Lamadrid editorearen azalpen biografiko laburra, alegia. Aspalditik El Cultural egunkariko ‘Mínima molestia’ atalaz arduratzen da, eta El Mercurio egunkari txiletarraren Revista de Libros atalean maiz idazten du.

Bideoak

El humor, salvas o balas

La risa de Bolaño

Luis Goytisolo

Podcast-ak

La risa de Bolaño


Las armas del humor, salvas o balas


Luis Goytisolo