Ramón Barea

(Bilbo, 1949) Antzerkiko aktorea, egilea eta zuzendaria da. Hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Euskadiko Cómicos de la Legua eta Karraka antzerki-talde independenteetako sortzaile- eta aktore-lanetan. Barea ezaguna da, era berean, dramaturgo eta antzerki-zuzendari delako. Antzerkiko aktore handien lanak egokitu eta interpretatu ditu: Chéjov, Valle-Inclán, Fernando Fernán-Gómez edo Juan Mayorga. 2013an, Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen. Zenbait telesailetan parte hartu du, eta, besteak beste, Julio Médem, Álex de la Iglesia, Imanol Uribe, Juanma Bajo Ulloa eta Borja Cobeaga zuzendarien ehun film baino gehiagotan parte hartu du. Era berean, ekoizle eta errealizadore ere izan da, eta Pabellón 6-ko sustatzaile nagusietako bat da; Pabellón 6 Zorrotzaurren arte eszenikoak sortu eta sustatzeko sortu den espazio bat da.

Foto © Irene Bau

Bideoak

Cómicos de la legua

Podcast-ak

Cómicos de la legua


logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.