(1981, Murtzia) Lehen urratsak komedian Paramount Comedy-n eman zituen. Harrezkero, zenbait esketx idatzi ditu ‘La hora de José Mota’ programarako, eta zenbait gidoi ‘El hormiguero’ programarako eta ‘La que se avecina’ telesailerako. Era berean, Cadena Ser-eko ‘Hoy por hoy’ eta ‘Yu: no te pierdas nada’ programetan parte hartu du, bai eta ‘Órbita Laika’ zientzia-zabalkunderako emisioan ere. ‘Risas al punto de sal’  (Ed. Planeta, 2021) liburuaren idazlea da; hartan, Phelan-McDermid sindromea eta autismoaren espektroko nahasmendua dituen neskato baten ama den aldetik bizi duen esperientzia jasotzen du, eta erakusten du umoreak nola laguntzen dion alaba zaintzeak dakarrena ahalik eta ondoen eramaten. Umore hori agerikoa da parte hartzen duen zientzia-zabalkunderako biltzarretako ikuskizunetan. Besteak beste, Naukas proiektuan, zientziari, umoreari eta eszeptizismoari buruzkoan; proiektuaren ohiko laguntzailea da. Zinemazalea da, eta Sombra fantasiazko zinema-jaialdiaren antolakuntza-taldeko kidea.

Argazkia © Javier Carrión

Bideoak

La magia de Méliès

Podcast-ak

El mago Méliès