Tor Magoa
(Getxo, Bizkaia, 1982) Industria-ingeniaritzan lizentziatua. Bere buruaz dio mago bat jaio zela: «1982an jaio nintzen, Algortan. Aitor izena dut. Hala ere, ez nintzen ohartu lau urte bete nituen arte. Noraezean nenbilen, egun batez aititek etxeko kartekin magia egin zidan arte. Orduan, nire bizitzako lau urte luze horietan jasan nituen burugabekeria guztiak amaitu egin ziren. Bide berri bat ireki zen, itzulerarik gabekoa, eta izaki bizidun arruntetatik aldentzen joan nintzen. Irakurri, ikasi eta praktikatu, eta buelta ematen ez zuen pertsona ororen aurrean antzeztu nuen». Haur, heldu eta animalientzako bi mila saio baino gehiago egin ditut, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Telebistan kolaboratzen du. ETB1eko eta ETB3ko 3Txulo, Sorgintxulo eta Magoak saioetan parte hartu du.