Pandemiaren urterik gogorrenean egin zen hamaikagarren Ja!. Zortea izan genuen, jaialdiko egunetan kutsatutakoak gutxitu baitziren. Bilboko barealdi erlatibo horren aurretik jada erabakita genuen jaialdia aretoan egitea, gonbidatuak eta ikusleak bertan zirela. Virgiliok zioen ausartek zortea izaten dutela aldeko, eta, egia esan, ondo atera zitzaigun jokaldia. Herritarrek gure burugabekeria txalotu zuten, eta, izan ere, itxialdiaren ostean jardunaldien eta umorearen grinaz zeuden. Carlos García Gual irakasleak gure deiari erantzun zion, eta, egoera horretan, oso garrantzitsua izan zen guretzat. Asier Sanz marrazkilari trebeak egin zuen kartela: Noeren arka, jaialdiko pertsonen babes eta gozagarria.
Deskargatu programa →