1976an jaio zen Madrilen, eta Arte Ederrak ikasi zituen Cuencan. Bertan ezagutu zuen Ernesto Sevilla, eta haren bitartez hasi zen ‘La hora chanante’ saioan lanean, belaunaldi oso baten umorean eragina izan zuena. Joaquín Reyesek zuzenduta eta Ernesto Sevilla, Raúl Cimas eta Julián López kolaboratzaile izanik, gerora ‘Muchachada Nui’ eta ‘Museo Coconut’ sortu zituzten. 2008an, Arecesek Álex de la Iglesiaren ‘Plutón BRB Nero’ telesailean parte hartu zuen. Harrezkero, zinemagilearen filmetan agertu ohi da: ‘Balada triste de trompeta’, ‘Las brujas de Zugarramurdi’, ‘Mi gran noche’. Halaber, hainbat komedia espainiarretan (Santiago Seguraren ‘Torrente 4’ eta ‘Torrente 5′; Pedro Almodovarren ‘Los amantes pasajeros’; Borja Cobeagaren ‘Negociador’) eta telesailetan (‘La que se avecina’, ’30 monedas’ eta ‘El pueblo’) parte hartu du. Bestalde, hainbat fanzine eta aldizkaritan komikilari eta irudigile gisa aritu da, hala nola El Jueves eta Fotogramas. Ojete Calor ‘subnorpop’ musika jotzen duen taldeko kide da, Aníbal Gómezekin batera.

Bideoak

Álex de la Iglesia – PREMIO BBK Ja!

Carlos Areces

Carlos Areces & Antonio Resines: Comediantes

Podcast-ak

Álex de la Iglesia – PREMIO BBK Ja!


Antonio Resines & Carlos Areces: Comediantes


Carlos Areces

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.