Eduardo Halfon
(Guatemala, 1971) Dozena bat eleberri baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: ‘El ángel literario’, ‘Clases de hebreo’, ‘Clases de dibujo’, ‘El boxeador polaco’ eta ‘Mañana nunca lo hablamos’. Libros del Asteroide argitaletxeak bere azken liburuak Espainian argitaratu ditu, eta aurretiko eleberri batzuk berrargitaratu ditu. Azkenak honako hauek dira: ‘Monasterio’, ‘Signor Hoffman’, ‘Duelo’, ‘Biblioteca bizarra’ eta ‘Canción’, eta, berriena, ‘Un hijo cualquiera’. Bere lana zenbait hizkuntzatara itzuli dute. 2011n, Guggenheim beka jaso zuen, eta, 2015ean, Frantzian, Latinoamerikako Literaturaren Roger Caillois sari ospetsua eman zioten. ‘Duelo’ eleberriak Prix du Meilleur Livre Étranger (Frantzia) saria jaso zuen, bai eta International Latino Book Award (AEB.) eta Edward Lewis Wallant Award (AEB) sariak ere. 2018an, Premio Nacional de Literatura de Guatemala saria jaso zuen, bere jaioterriko literatura-sari nagusia. Gaur egun, Alemanian bizi da.
Podcast-ak
Eduardo Halfon