Javier Cansado (Madril, 1955), Faemino y Cansado bikote komikoko kidea, Espainiako umorista nagusietako bat da. Hainbat telebista-programatan, podcast-etan eta irratian dihardu lankidetzan. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, ‘Ilustres Ignorantes’ programan Javier Coronas-ekin eta Pepe Colubi-rekin parte hartzen eman duen denbora luzea eta ’Todopoderosos’ eta ‘Aquí hay dragones’ programetan Rodrigo Cortés, Arturo González-Campos eta Juan Gómez-Juradorekin izan duen parte-hartzea. Era berean, Cadena SERen Javier del Pinoren ‘A vivir que son dos días’ programan parte hartzen du. Aktore-lanetan, Espainiako zenbait film eta serietan parte hartu du, horien artean daude ‘Airbag’, ‘Torrente’ eta ‘El fin de la comedia’.

Foto © B.P. ı El País

Bideoak

Epicúreos

Podcast-ak

Epicúreos


Javier Cansado